top of page
Toxicowatch-eko Abel Arkenbout eta Kirst

DEKKI Proiektua

Batzorde teknikoa

​TOXICOWATCH erakundea arduratzen da proiektua gidatzeaz.

TOXICOWATCH nazioarteko fundazio bat da,  Europan erraustegien eta beste enpresa kutsatzaile batzuen monitorizazioan aditua

 

Toxikologo, zientzialari eta abokatu talde honek, ingurumenaren kutsadura monitorizazioetan urte luzeetako esperientzia du, eta jarraipena egiten die, esaterako, POP Kutsatzaile Organiko Iraunkorrei  (dioxinak, PCBak, etab.)  eta ECDei ( disruptore endokrinoak)  bio-monitorizazio prozedura berritzaileak erabiliz. Mundu mailan kutsatzaile organiko iraunkorren, POPen, erradikazioa helburu duen Nazio Batuetako Stockholm Convention-en aditu panelean parte hartzen dute. DEKKI proiektuan honako zientzialari hauek hartzen dute parte zuzenean:

  • - Abel Arkenbout Doktorea, Toxikologian espezializatua Utrecht-eko Unibertsitatean (Herbehereak). Hainbat artikulu idatzi ditu PCB Bifenol Polikloratuei buruz. Europa mailan erreferentea den Harlingen-eko erraustegiaren monitorizazio independentean urte aunitzez lan egindakoa, hainbat batzordetan hartu du parte, erraustegiko zuzendariarekin, Gobernuarekin eta Herbehereetako Osasun Zerbitzu Nazionalarekin erraustegiaren alderdi ugariren inguruan negoziatze lanetan aritu delarik. Kutsatzaileen Erradikaziorako Nazioarteko Sarearekin (IPEN) elkarlanean, Europako hainbat herrialdetan lan egiten du industria kutsagarrien monitorizazioan.

  • - Kirsten Bouman 2015etik ari da ToxicoWatch fundaziorako lanean, ikerketan eta kudeaketan. Biologian eta Hezkuntzan espezializatua da Leiden-eko Unibertsitatean, ornogabeen bioaniztasunaren alorrean, zehazki. 2001az geroztik hitzaldiak ematen ditu hainbat natura gunetako dendrologiaz –bereziki zuhaitzen eboluzioaz– eta bioaniztasunaz.

 

ToxicoWatch-ekin batera, Euskal Herriko boluntario talde bat arduratzen da proiektua lokalki kudeatu eta aurrera eramateaz.

 OEIT/GEIS - Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea/ Grupo de Estudios Incineración y Salud -  taldeak ere lankidetzan dihardu proiektu honetan.   

Bestalde , 2019an Zero-neurketak egiteko, Eusko Jaularitzak egiaztatutako bertako enpesa bat ere kontratatu zen, Geyser,  hainbat neurketarekin egiaztagiri bikoitza eskuratze aldera.

toxicowatch_logo.png
bottom of page