top of page

DEKKI Proiektua

Kezka eta arduratik

Donostiako erraustegiak osasunean eta ingurumenean izango duen eraginak kezka handia piztu du gizartean.

Donostiako erraustegiak osasunean eta ingurumenean izango duen eraginak kezka handia piztu du gizartean. Hainbat herri erakundek (EAM Errausketaren Aurkako Mugimenduak, OEIT-GEIS mediku elkarteak, GURASOS elkarteak, eta beste hainbatek) maiz adierazi bezala, badago kezkarako arrazoirik.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak diote erraustegiak arriskurik ez duela, eta legeak ezarritako monitorizazio neurketak proposatzen dituzte berme gisa.

Herritarron esku dagoen hainbat informaziok, ordea, besterik dio:  OEIT-GEIS mediku taldeak, esaterako, mundu mailan argitaratutako ikerlanak aztertu ondoren ohartarazi du erraustegiak arriskutsuak direla jendearen osasunarentzat.

Herritarron babesgabetasun egoera horri aurre egin eta Donostiako erraustegiak osasunean eta ingurumenean izango duen eragin erreala neurtu eta ezagutzeko jarri da martxan DEKKI proiektua.

20190909_173326.jpg
bottom of page