top of page

DEKKI Proiektua

Metodologia

Zer neurtzen da?

Bio-analisien bidez Kutsagai Organiko Iraunkorrak neurtzen ditugu (dioxina, PCBak, furanoa, PFAS sustantzia kimikoak), ECR disruptore hormonalak, eta metal astunak.

20190910_161112.jpg

Non neurtzen da?

Inguruko lur, ur eta lokatzetan, eta, eragin bio-metatzailea aztertzeko, baita ama-esne, arrautza, landare eta goroldioetatik hartutako laginetan ere.

IMG-20201208-WA0019.jpg

Noiz neurtzen da?

Erraustegia martxan jarri aurretik ZERO neurketak egin ziren abiapuntuko erreferentzia ezartzeko. Geroztik, urtez urteko neurketak egiten ditugu balio berriak aurrekoekin konparatzeko.

Tubos de ensayo

Nola 

neurtzen da?

Neurketa guztiak nazioarteko laborategi akreditatuetan egiten dira. Azterketa batzuk CALUX biosaiakuntza berritzaileen bidez egiten dira adibidez. Metodo honekin, banakako konposatuak neurtu beharrean , kutsadura posiblea aztertzen da. Metodo honen bidez, familia kimiko osoak neurtu daitezke banakako konposatuak neurtu ordez; adibidez PFAS-ak kuantifikatzeko, hauetako 12-17 konposatu neurtzen soilik gehienetan, baina guztira 6.000 konposatu baino gehiago daude.

bottom of page