top of page
20190909_113655.jpg

DEKKI Proiektua

Kontrol independente baten beharra

ZERGAITIK?

1.- Kontrol administratiboa zaharkitua dago eta oso eskaxa da: legeak aire emisioak eta immisioak neurtzera soilik behartzen du, eta horretarako metodologia ere oso zaharkitua dago:

      * Neurtzen diren osagaietan:  gaur egun legeak ezarritakoak baino askoz ere kutsagai toxiko gehiago ezagutzen ditu zientziak erraustegien tximinietako keetan, baina jaso gabe daude oraindik legeetan, eta, ondorioz, ez dira neurtzen (adibidez, oso toxikoak diren PFAS sustantzia kimikoen familia osoa).

       * Airea neurtzeko prozeduretan: : airearen neurketa diskretuak soilik egiten dira, baina teknologiak gaur egun  kontrol askoz hobea ahalbidetzen du, hala nahi izanez gero. Gaur egun badaude, adibidez, erraustegiaren tximinietan dioxinen laginketa jarraituak egiteko gailuak, 365 egunetan 24 orduz neurketak ahalbidetzeko; baina horren ordez urte osoan 6 orduko 4 lagin neurtzen dira soilik, eta, gainera, erraustegiak berak aukeratutako egun eta momentuetan, eta berak hautatutako enpresa neurketagilearekin.

        * Kutsagai iraunkorren bio-monitorizazio egoki baten gabezia: legeak ez du ingurune eta bizidunengan pilatzen doazen kutsagaiak monitorizatzera behartzen. DEKKI proiektuak, ordea, huts hori bete nahi du. Ba al zenekien Gipuzkoako diputazioak, legeak behartuta ez egon arren,  2019an ikerketa epidemiologiko bat egitea eskatu zuela? Bertan, biztanleei egindako odol analisietako kutsagai iraunkorrak neurtu zituzten, eta datu estatistikoak bildu ere bai gure minbizi intzidentzia eta mortalitateaz, efektu erreproduktibo posibleez ( haurren pisu baxua edo goiztiartasuna), eta biztanleen osasun orokorraz.  DEKKI-proiektutik salatu nahi dugu hori guztia eskandalugarria iruditzen zaigula: biztanleriari kalte egitera iritsi baino lehen ahalbideratu behar da kutsaduraren dektekzioa. Horregaitik DEKKI proiektuak erraustegiaren inguruko arraultza, landare, ur, lur eta sedimentuen biomonitorizazioa abiatu du, adierazle goiztiar modura.

2.- Gardentasun falta eta konfidantzarik eza administrazioan: Erraustegia bezalako proiektu polemiko eta arriskutsu batean administrazio serio eta konfidantzazko batek bere kudeaketa gardentasun osoz eraman beharko luke gizartearen aurrean. Ez da inolaz ere kasua. Ez, ez da susmo bat, zoritxarrez frogak pilatuz doaz:

   - Zer esan Arkaitzerrekako isuri hilgarriaz, erraustegi inguruko erreka kutsatu eta babestutako hainbat arrain hil dituenaz? Gipuzkoako Foru Aldundiak presa handiz dena ukatzeaz gain, gertaera aztertzeko  traba ugari jarri ditu (URA agentziako langileari sarrera ukatuz),  eta ez du inoiz garden aritzeko borondaterik agertu. Gaur egun gaia epaitegietan dago, eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa (GHK)  bera ere ikerketapean dago.

    - Anerreka Ingurumen Elkarteak Administrazioari erraustegiaren funtzionamenduaz eta egindako monitorizazio neurketen emaitzen inguruan galdetuta, honek, epe guztiak gainditu eta erantzunik gabe utzi zuen elkartea. Administrazioko Gardentasun Batzordeak berak salatu arte ez ditu eskatutako datuak eskuratu ahal izan.

bottom of page