top of page
La niebla y la naturaleza

DEKKI Proiektua

Proiektuaren oinarriak

DEKKI, Donostiako Erraustegiaren Kutsaduren Kontrol Independenterako proiektuak bokazio laukoitza du:

 

        1.- Interes publikoko proiektua da:

Osasun eta ingurugiroaren kutsadura monitorizatuko duelako Donostiako erraustegiaren inguruan era independente, zientifiko eta garden batean, emaitzak publiko eginez.

        2.-Mundu mailan erreferentea den ikerketa zientifikoa da:  

Erraustegien emisio eta immisioetan adituak diren ikerlari eta laborategiek, bertako nahiz nazioartekoek, burutuko dituzte. Oihartzun internazionala izango duen ikerketa izango da,  Europa mendebaldean gisa honetako lehenengoa, erabilitako bio-monitorizazio metodologia anitzarengatik eta  erreferentziazko zero-neurketa duelako abiapuntuan. Emaitzek errausketaren kaltea agerian jartzen badute, lagungarri izango da Donostiako erraustegiaren nahiz munduko beste edozein erraustegiren arrisku larriak frogatzeko.

        3.-Biztanleriaren ahalduntze proiektua da:

Herritik sortutako proiektua da, osasuna eta ingurumena kezka-iturri dituzten herritarrek sustatua.  Inposatutako makroproiektu zentzugabe eta arriskutsuaren aurrean, autodefentsa neurri bat da kutsadurari buruzko datu zientifikoak izatea eskura.

        4.- Ardura publikoa gauzatzeko tresna berritzailea da:

Gipuzkoako herritar eta entitate publikoek sortzen dituzten hondakinak  errausketa bidez kudeatzeak osasunean eta ingurumenean duen eragin erreala jakiteko tresna bat da. Klima-aldaketaren eta planeta jasaten ari den larrialdiaren testuinguruan inoiz baino argiago dago entitate publikoek eta herritarrok sortzen ditugun hondakinen erantzule zuzenak garela, eta, ondorioz, baita haien kudeaketak duen eraginaren  arduradun zuzenak ere. Eragin erreala zein den ezagutzea ezinbestekoa da, beraz,  kudeaketa egokia den ala ez ebaluatzeko eta beharrezkoak diren hobekuntza neurriak hartzeko.        

bottom of page